Berriozarko XVI. Bizikletaren Eguna.
2017/06/18, igandea, 10:30ean,
Berriozarko Eguzki plazan.

Interesa daukat. Zer egin behar dut izena emateko?

Izena emateko bi aukera dauzkazu:

  1. Agiria behera kargatu, inprimatu, bete eta Berriozarko Kiroldegira eraman. Ordainketa bertan eginen duzu.
  2. Berriozarko Kiroldegira joan, urtero bezala, eta bertako harrera gunean izena eman eta ordainketa egin.

TXIKIEN IBILBIDEA

Ibilbide honen helburua da familiako txikiekin joatea tarte atseginean pedalei eraginez. Gutxi gorabeherako distantzia: 7 kilometro, eraba lauak. Eguzki plazatik irten, Berriozarko kaleetan barna jarraitu eta Aitzoaingo parkean bukatu. Anoa-postua helmugan jarriko da.

BIZIKLETAREN EGUNEKO ARGAZKIAK

BTT ibilbidea

Ibilbide luzeagoa horren txikiak ez direnek eta gazte ausartenek goiz ederra igaro dezaten: Berriozar herrira igo eta menditik pixka bat ibili. Gutxi gorabeherako distantzia: 11 kilometro. Eguzki plazatik irten, Berriozarko kaleetatik pasa, Berriozar herrira igo, Plazaola ibilbidea egin eta Aitzoaingo parkean bukatu. Helduek ere irabazitako anoa izanen dute zain.

IZEN-EMATE ORRIA BEHERA KARGATU

IBILBIDEAK BEHERA KARGATU

“Eskerrik asko Periko”

Urte hauetan beti irribarrez eskainitako laguntza eskuzabalarengatik.

Beti egonen zara gurekin.

BTT Berriozar – 2014ko Bizikletaren Eguna

BTT Berriozar – 2013ko Bizikletaren Eguna